Turismoko Q ziurtagiria lortu dute berriro Zerainek eta Segurak
Zeraingo eta Segurako turismo bulegoek turismoko Q ziurtagiria lortu dute, beste behin. Urtero berritzen den ziurtagiria da eta zerbitzu turistiko batek kalitateari dagozkion atal guztiak betetzen direnean lortzen da. Zeraingo turismo bulegoak 2007 urtean lortu zuen ziurtagiri hori lehen aldiz. Seguran, berriz, 2010. urtean irabazi eta 2011 urtean jaso zuten lehena. Paper ugari bete behar izaten da Q ziurtagiria lortzeko, eta ikuskari bat joaten da gero turismo ekipamendura, idatzitako guztia betetzen den ikustera. Aitorpenaren oihartzuna Segurako eta Zeraingo turismo bulegoen kudeaketaz arduratzen den Aldabe enpresako Miren Makazagak «pozez» hartu du saria, baina, bere esanetan «saria bera baina hobea izaten da saria jaso ondorenean Eusko Jaurlaritzaren bidez komunikabideetan egiten dituzten publierreportajeak: horrexegatik merezi du batez ere halako lana hartzeak».
Zeraingo turismo bulegoak 2007 urtean lortu zuen ziurtagiri hori lehen aldiz. Seguran, berriz, 2010. urtean irabazi eta 2011 urtean jaso zuten lehena.
Paper ugari bete behar izaten da Q ziurtagiria lortzeko, eta ikuskari bat joaten da gero turismo ekipamendura, idatzitako guztia betetzen den ikustera.
Aitorpenaren oihartzuna
Segurako eta Zeraingo turismo bulegoen kudeaketaz arduratzen den Aldabe enpresako Miren Makazagak «pozez» hartu du saria, baina, bere esanetan «saria bera baina hobea izaten da saria jaso ondorenean Eusko Jaurlaritzaren bidez komunikabideetan egiten dituzten publierreportajeak: horrexegatik merezi du batez ere halako lana hartzeak».














