Seguratik Osinberdera
Segurako Mendizale Elkarteko lagunak Zaldibiako Osinberdeko inguruetara egin zuten txangoa joan den asteburuan. Goizeko 08:30ak inguruan 30 lagun inguruko taldetxoa abiatu zen Segurako plazatik eta Zaldibiatik Arkaka eta Osinberdeko inguruetara joan z...
Segurako Mendizale Elkarteko lagunak Zaldibiako Osinberdeko inguruetara egin zuten txangoa joan den asteburuan. Goizeko 08:30ak inguruan 30 lagun inguruko taldetxoa abiatu zen Segurako plazatik eta Zaldibiatik Arkaka eta Osinberdeko inguruetara joan ziren. Mendirako eguraldirik onena izan ez bazuten ere, paraje ederraz gozatzeko aukera izan zutela adierazi dute Segurako Mendizale Elkarteko lagunek.













