REEko langileak Zerain inguruak aztertzen ibili dira
Autopista Elektrikorik Ez plataformakoen esanetan «proiektuaren exekuzioa egin aurreko lanetan ari dira jada REEkoak». Duela aste pare bat, Zeraingo Barbari auzo inguruetan gizonezko ezezagun bat ikusi eta zertan zebilen galdetu ziotenean telefono posteak ikusten ari zela esan zuen. Posterik ez zegoen gune batean ikusi zutenean, ordea, bizilagun batek ia han zertan zebilen galdetu zion berriz ere. Red Electrica Españolako topografoa zela aitortu zion. Red Electrica Españolakoa zela aitortu zuenean, Zeraingo bizilagunak ia bere etxe ondotik goi tentsioko linearik pasatzerik gustatuko ote litzaioken galdetu zion. Topografoak ezezkoa erantzun zion, bere etxe aldamenetik ez lukeela nahi goi tentsioko linearik pasatzerik nahi, «200 metrotara bizitzea ere ez litzaiokeela gustatuko». Erantzun horren aurrean zer egin zezakeen galdetu zion zeraindarrak, eta «udaletxera, edo Aldundian edo Eusko Jaurlaritzara joan beharko zuela» esan zion Red Electrica Españolako. Era berean, goi tentsioko linearen aurkako protestekin jarraitzen dute Goierrin. Asteburuan Ormaiztegiko zubitik proiektuaren aurkako kartela jarri dute.
Red Electrica Españolakoa zela aitortu zuenean, Zeraingo bizilagunak ia bere etxe ondotik goi tentsioko linearik pasatzerik gustatuko ote litzaioken galdetu zion. Topografoak ezezkoa erantzun zion, bere etxe aldamenetik ez lukeela nahi goi tentsioko linearik pasatzerik nahi, «200 metrotara bizitzea ere ez litzaiokeela gustatuko». Erantzun horren aurrean zer egin zezakeen galdetu zion zeraindarrak, eta «udaletxera, edo Aldundian edo Eusko Jaurlaritzara joan beharko zuela» esan zion Red Electrica Españolako.
Era berean, goi tentsioko linearen aurkako protestekin jarraitzen dute Goierrin. Asteburuan Ormaiztegiko zubitik proiektuaren aurkako kartela jarri dute.














