"Azpeitiko sakan honetatik atera ginenean, bertsotan egiteko gure lehenbiziko toki garrantzitsua zen Goierri"
Aste honetako GoiBerri aldizkariak Imanol Lazkanorekin eginiko elkarrizketa bat argitaratuko du. Lazkanok aurten utziko dio jendaurrean kantatzeari, eta Goierriko bertso Eskolak aitortza egingo dio datorren abenduaren 29an Ordizian. GoiBerriren elkarrizketa bideoz grabatu du Gotzon Aranburuk. Lehen zatia astelehenean argitaratu genuen [azpikaldean ikus dezakezue], eta hau bigarren zatia da.













