CAFeko langileek Eusko Legebiltzarreraino eraman dute beraien protesta
CAFeko langileek zortzigarren protesta eguna izan dute gaurkoa, Eguberrietara arte lanuzteekin jarraitzea erabaki eta gero. Lan erregulazioaren kontrako oihua Gasteizeraino eraman dute ehunka langilek, Eusko Legebiltzarraren aurrean egindako manifesta...
CAFeko langileek zortzigarren protesta eguna izan dute gaurkoa, Eguberrietara arte lanuzteekin jarraitzea erabaki eta gero. Lan erregulazioaren kontrako oihua Gasteizeraino eraman dute ehunka langilek, Eusko Legebiltzarraren aurrean egindako manifestazioan.
Lehendakaria aukeratzeko inbestidura saioa zuten gaur legebiltzarrean, eta hitzordu hori aprobetxatuz, CAFeko langileak ez ezik, antzeko egoeran dauden beste hainbat enpresetako langileak bildu dira atarian, tartean Corrugados Azpeitia, Cementos Lemona, Laminaciones Arregi, Celsa edota Alestis enpresetako langileak. Protestan zeudela, EH Bilduko ordezkaritza bat joan zaie babesa eskaintzera; CAFeko enpresa batzordeko kideekin hizketan aritu ziren, eta egoera azaltzen duen idatzi bat eman zieten.
CAFeko langileek bederatzigarren protesta eguna izango dute biharkoa, eta lau orduko lanuzteaz gain, manifestazioa egingo dute Beasaingo kaleetan, 10:00etan hasita.













