Eguberriei ongi etorria emateko
Hemezortzi urte igaro dira jada, Legazpiko Haztegi ikastolan, jaiotza erraldoia eraikitzen hasi zirenetik. «Gabonetan, ikastola ingurua girotzeko zerbait egin nahi genuen, eta ideia hau bururatu zitzaigun», diote taldekideek. Ordutik, legazpiarrentzat derrigorrezko bisita bihurtu da jaiotzarena, baita kanpotik etortzeko ohitura hartu duten beste hainbatentzat ere. Jaiotza berezia Jaiotza honek, erraldoia izateaz gain, baditu beste berezitasun batzuk ere. Urtero gaiz aldatzen dute, jaiotzaren itxura goitik behera aldatuz. Hasierako jaiotzak «nahiko tradizionalak» izan baziren ere, gerora aldatuz joan ziren. Herrialde bat irudikatu dute azken urteetan «Bizkaia, Eskandinavia, Norvegia, Egipto eta Petra, batzuk aipatzearren». Aurten aukeratutako lurraldea zein den ez dute aurreratu, baina «paraje beroetara eramango gaituela» esan dute. Aurtengo muntaiako elementu nagusiena «faro bat» izango dela ere aurreratu dute. Zenbait figura mekanikoak izatea da jaiotza honen beste ezaugarrietako bat, «mugimenduan dauden piezak 20 bat dira», jakinarazi dute. Egitura urtetik urtera mantentzen bada ere, «aukeratutako gaiaren arabera jantziak edo itxura» aldatzen dizkiote. Hasiera hasieratik egiten diren figura guztiak pertsonaiak, etxeak edo eta bestelako eraikuntzak eskuz egindakoak dira «birziklatutako materiala erabiliz egindakoak». Jaiotza datorren larunbatean inauguratuko dute 17:00etan Haztegi ikastolako erakusleihoan. Datorren urtarrilaren 10era arte egongo da ikusgai, egun osoan zehar. Martxan jarrita ikusteko ordea, ordutegia jarri dute, «17:00etatik 21:00etara izango da martxan». Gabonetako egun [...]
Hemezortzi urte igaro dira jada, Legazpiko Haztegi ikastolan, jaiotza erraldoia eraikitzen hasi zirenetik. «Gabonetan, ikastola ingurua girotzeko zerbait egin nahi genuen, eta ideia hau bururatu zitzaigun», diote taldekideek. Ordutik, legazpiarrentzat derrigorrezko bisita bihurtu da jaiotzarena, baita kanpotik etortzeko ohitura hartu duten beste hainbatentzat ere.
Jaiotza berezia
Jaiotza honek, erraldoia izateaz gain, baditu beste berezitasun batzuk ere. Urtero gaiz aldatzen dute, jaiotzaren itxura goitik behera aldatuz. Hasierako jaiotzak «nahiko tradizionalak» izan baziren ere, gerora aldatuz joan ziren. Herrialde bat irudikatu dute azken urteetan «Bizkaia, Eskandinavia, Norvegia, Egipto eta Petra, batzuk aipatzearren». Aurten aukeratutako lurraldea zein den ez dute aurreratu, baina «paraje beroetara eramango gaituela» esan dute. Aurtengo muntaiako elementu nagusiena «faro bat» izango dela ere aurreratu dute.
Zenbait figura mekanikoak izatea da jaiotza honen beste ezaugarrietako bat, «mugimenduan dauden piezak 20 bat dira», jakinarazi dute. Egitura urtetik urtera mantentzen bada ere, «aukeratutako gaiaren arabera jantziak edo itxura» aldatzen dizkiote. Hasiera hasieratik egiten diren figura guztiak pertsonaiak, etxeak edo eta bestelako eraikuntzak eskuz egindakoak dira «birziklatutako materiala erabiliz egindakoak».
Jaiotza datorren larunbatean inauguratuko dute 17:00etan Haztegi ikastolako erakusleihoan. Datorren urtarrilaren 10era arte egongo da ikusgai, egun osoan zehar. Martxan jarrita ikusteko ordea, ordutegia jarri dute, «17:00etatik 21:00etara izango da martxan». Gabonetako egun berezietan egun osoan zehar.













