Gabiriako Balentzategi eskolak 100 urte bete dituela ospatuko dute
Balentzategi Herri Eskolaren mendeurrena ospatuko dute Gabirian datorren asteburuan. Ostiraletik igandera bitartean ekintza mordoxka antolatu dute horretarako. Egun garrantzitsuena igandea izago da, eguerdian ekitaldia eta arratsaldean ikasle eta ikasle ohien ikuskizunak egongo direlako. Hona hemen egitarau osoa: ABENDUAK 14 OSTIRALA -14:15etik 16:00etara: Ate irekiak eskolan. Lehengo eta oraingo jolasez hitz egin eta jolasteko aukera eskolan bertan egongo diren haurrekin batera. -19:00 etan Eskola bizia, herri bizia Eskola Txikiei buruzko DVD emanaldia kultur etxean. Iñaki Alkalde lan honen produktorea bertan izango da ondoren azaltzen diren zalantza eta galderei erantzuteko. ABENDUAK 15 LARUNBATA - Ate irekiak eskolan -Dantzalekuan antzinako eta oraingo material eta argazkien erakusketa egongo da. Ordutegia 11:00etatik 14:00etara goizez eta 17:00etatik 20:00etara arratsaldez. -17:00etan kafe-tertulia egingo da, eskolaren lehenari eta orainari buruz jarduteko Erbie elkartean. ABENDUAK 16 IGANDEA -Ate irekiak eskolan -Dantzalekuan antzinako eta oraingo material eta argazkien erakusketa egongo da. Ordutegia 11:00etatik 14:00etara goizez eta 17:00etatik 20:00etara arratsaldez. -13:00etan mendeurrena ospatzeko ekitaldia. -18:00etan ikasle eta ikasle ohiek eskainitako ikuskizuna parrokiako saloian. *Eguberri egunean, abenduak 25, 13:00etatik 14:00etara erakusketa irekita egongo da.
Balentzategi Herri Eskolaren mendeurrena ospatuko dute Gabirian datorren asteburuan. Ostiraletik igandera bitartean ekintza mordoxka antolatu dute horretarako. Egun garrantzitsuena igandea izago da, eguerdian ekitaldia eta arratsaldean ikasle eta ikasle ohien ikuskizunak egongo direlako. Hona hemen egitarau osoa:
ABENDUAK 14 OSTIRALA
-14:15etik 16:00etara: Ate irekiak eskolan. Lehengo eta oraingo jolasez hitz egin eta jolasteko aukera eskolan bertan egongo diren haurrekin batera.
-19:00 etan Eskola bizia, herri bizia Eskola Txikiei buruzko DVD emanaldia kultur etxean. Iñaki Alkalde lan honen produktorea bertan izango da ondoren azaltzen diren zalantza eta galderei erantzuteko.
ABENDUAK 15 LARUNBATA
– Ate irekiak eskolan
-Dantzalekuan antzinako eta oraingo material eta argazkien erakusketa egongo da.
Ordutegia 11:00etatik 14:00etara goizez eta 17:00etatik 20:00etara arratsaldez.
-17:00etan kafe-tertulia egingo da, eskolaren lehenari eta orainari buruz jarduteko Erbie elkartean.
ABENDUAK 16 IGANDEA
-Ate irekiak eskolan
-Dantzalekuan antzinako eta oraingo material eta argazkien erakusketa egongo da.
Ordutegia 11:00etatik 14:00etara goizez eta 17:00etatik 20:00etara arratsaldez.
-13:00etan mendeurrena ospatzeko ekitaldia.
-18:00etan ikasle eta ikasle ohiek eskainitako ikuskizuna parrokiako saloian.
*Eguberri egunean, abenduak 25, 13:00etatik 14:00etara erakusketa irekita egongo da.













