Gabonetan lau saski zozkatuko ditu Bareak merkatari elkarteak
Gabonetako kanpaina berezian murgilduta daude egunotan Bareak Merkatarien Elkarteko dendariak. Bareak Elkarteko dendetan lor daitezkeen txartelak bete eta abenduaren 23an egingo duten zozketan parte hartzeko aukera izango dute bezeroek. Loinazko San Ma...
Gabonetako kanpaina berezian murgilduta daude egunotan Bareak Merkatarien Elkarteko dendariak. Bareak Elkarteko dendetan lor daitezkeen txartelak bete eta abenduaren 23an egingo duten zozketan parte hartzeko aukera izango dute bezeroek. Loinazko San Martin plazaren azpian egingo dute zozketa, arratsaldeko 18:30ean. Txokolate jana ere prestatuko du Bareak Elkarteak egun horretarako.
Erosketa baleak
Abenduaren 17tik 31ra bitartean erosketetan Bareak Txartela erabilita, erosketa baleak ere lor daitezke. Urtarrilaren 1etik 6ra bitartean trukatu beharko dira erosketa baleak.













