Legebiltzarraren aurrean jarraituko dute protestekin gaur CAFeko langileek
[CAFeko langileek mobilizazioetako irudiekin eginiko bideoa] Abenduaren 20ra arte lau orduko lanuzteekin eta mobilizazioekin jarraitzea adostu dute CAFeko langileek. Horrela erabaki zuten atzo egindako batzarrean, astelehenean Zuzendaritzarekin izandako bileraren ondoren. Mobilizazioen hirugarren faseak aurreko bozketetan baino ezezko boto (161) gehiago izan bazituen ere, gehiengoa (1.157 boto) mobilizazioen alde azaldu zen. 84k zuri bozkatu zuen. Gasteizen eta Beasainen Lau orduko lanuzteekin batera, aste honetan beste bi mobilizazio nagusi ere egingo dituzte CAFen zuzendaritzaren asmoak salatzeko. Gaur, Gasteizko Legebiltzarraren aurrean elkarretaratzea egingo dute, beste enpresa batzuetako langileekin batera. Goizeko 10:00etan hogei autobus baino gehiago abiatuko dira Beasaindik Gasteiza. Lehendakaria aukeratzeko saioa egingo dute gaur Legebiltzarrean, eta hurrengo lehendakariari CAFeko zuzendaritzak hartutako erabakiaren kontrako mezua helerazi nahi dio CAFeko Beasaingo Enpresa Batzordeak. Bihar, berriz, Beasainen, manifestazioa egingo dute, 10:00etan hasita. Datorren asteko mobilizazioak asteleheneko batzarrean erabakiko dituzte. Mobilizazio horien helburua, «enpresak EREa aplikatzeko hartu duen erabaki unilateralean atzera egin dezala eta komitearekin eseri dadila» eskatzea da, «sortu den egoerari irtenbidea bilatu eta alternatibak lantzeko», dio CAFeko Beasaingo Enpresa Batzordeak. ESK-ren oharra ESK sindikatuak ere CAFeko zuzendaritzaren jarrera salatu du, «Madrilen adosturiko Lan Erreformak ematen dion legezko amarru bat erabiliaz kutxa publikoen eskutik dirua aurreztu nahi duelako, langabeziako dirua benetan behar duenak jaso behar [...]
[CAFeko langileek mobilizazioetako irudiekin eginiko bideoa]
Abenduaren 20ra arte lau orduko lanuzteekin eta mobilizazioekin jarraitzea adostu dute CAFeko langileek. Horrela erabaki zuten atzo egindako batzarrean, astelehenean Zuzendaritzarekin izandako bileraren ondoren. Mobilizazioen hirugarren faseak aurreko bozketetan baino ezezko boto (161) gehiago izan bazituen ere, gehiengoa (1.157 boto) mobilizazioen alde azaldu zen. 84k zuri bozkatu zuen.
Gasteizen eta Beasainen
Lau orduko lanuzteekin batera, aste honetan beste bi mobilizazio nagusi ere egingo dituzte CAFen zuzendaritzaren asmoak salatzeko. Gaur, Gasteizko Legebiltzarraren aurrean elkarretaratzea egingo dute, beste enpresa batzuetako langileekin batera. Goizeko 10:00etan hogei autobus baino gehiago abiatuko dira Beasaindik Gasteiza. Lehendakaria aukeratzeko saioa egingo dute gaur Legebiltzarrean, eta hurrengo lehendakariari CAFeko zuzendaritzak hartutako erabakiaren kontrako mezua helerazi nahi dio CAFeko Beasaingo Enpresa Batzordeak. Bihar, berriz, Beasainen, manifestazioa egingo dute, 10:00etan hasita. Datorren asteko mobilizazioak asteleheneko batzarrean erabakiko dituzte. Mobilizazio horien helburua, «enpresak EREa aplikatzeko hartu duen erabaki unilateralean atzera egin dezala eta komitearekin eseri dadila» eskatzea da, «sortu den egoerari irtenbidea bilatu eta alternatibak lantzeko», dio CAFeko Beasaingo Enpresa Batzordeak.
ESK-ren oharra
ESK sindikatuak ere CAFeko zuzendaritzaren jarrera salatu du, «Madrilen adosturiko Lan Erreformak ematen dion legezko amarru bat erabiliaz kutxa publikoen eskutik dirua aurreztu nahi duelako, langabeziako dirua benetan behar duenak jaso behar duenean».
Mobilizazioak
Urte bukaera artekoak
Gaur. Gazteizko Legebiltzarraren aurrean elkarretaratzea egingo dute 11:00etan.
Bihar. Manifestazioa Beasainen, 10:00etan.
Abenduak 17, 18, 19 eta 20. Errelebo bakoitzak 4 orduko
lanuztea. Astelehenean zehaztuko dituzte aste guztiko ekintzak.













