Tomas Barriok udalaren oroigarria jaso du, 101 urte bete dituen egunean
Tomas Barrios Verdejo beasaindarrak 101 urte bete zituen atzo, eta Beasaingo Udalak oroigarria oparitu zion –irudian–. Joakina Cenizo emaztea alboan zuela jaso zuen Koldo Agirre alkatearen eta Iñaki Saldaña zinegotziaren eskutik oparia, bi alaba...
Tomas Barrios Verdejo beasaindarrak 101 urte bete zituen atzo, eta Beasaingo Udalak oroigarria oparitu zion –irudian–. Joakina Cenizo emaztea alboan zuela jaso zuen Koldo Agirre alkatearen eta Iñaki Saldaña zinegotziaren eskutik oparia, bi alaba, hilobak eta bilobak begira zituela. Cenizok, gainera, bihar beteko ditu 99 urte, Santa Lutzi egunean. Ehun urteko mugan pozik ziren atzo biak, etxean horrenbeste jende elkartuta.













