Balentin Odriozolak irabazi du Ordizian egin den Euskal Herriko Txistor Lehiaketa
Azpeitiako Balentin Odriozola harakinak irabazi du bigarren urtean segidan Ordiziako Euskal Herriko XV. Txistor Lehiaketa. Atzo egin zuten txapelketa eta Ordiziako Nikolas Lasa laugarren postuan sailkatu zen. Bera izan da ere lehen goierritarra. Lasarekin batera Asteasuko Jose Mª Beldarrainek, Orioko Ignacio Olidenek eta Iruñeako Eduardo Harategiak jaso dituzte diplomak. Hamaika sukaldarik osatu dute epaimahaia eta txistorraren itxurari, osagaiei eta zaporeari erreparatu diete produktu hoberena aukeratzerakoan. Orokorrean, aurkeztu diren txistorren maila ona nabarmendu dute. Iaz baino hiru gutxiago Iazko ekitaldian 46 izan baziren lehiaketara aurkeztu ziren harakin eta urdaitegi-zaleak, aurten hiru gutxiago izan dira, 43. Horietatik 31 gipuzkoarrak dira, eta 12 nafarrak. Gipuzkoarren artean 11 dira Goierrikoak: Beasaingoak lau, Ordiziakoak hiru, eta Ataun, Lazkao, Ormaiztegi eta Zumarragako bana. Orio (4), Tolosa (3), eta Ibarra eta Zarautz (bina) izan dira Gipuzkoako gainontzeko herrien artean parte hartzaile bat baino gehiagoko herriak izan dira. Nafarroako hamabi parte hartzaileen artean, gehienak Sakanakoak izan dira: Altsasuko hiru, Lakuntzako bi eta Urdiain eta Olatzagutiako bana. Iruñeko eta Burlatako bina harakinek hartu dute parte, eta Leitzako batek. Lehiakide guztiek kilo bat txistor aurkeztu behar izan dute. Orain hamabost eguneko odolki lehiaketan bezalaxe, oraingo honetan ere Goierri eta Gipuzkoa mailako sukaldari ezagunek osatu dute epaimahaia. Lehiaketak iraun bitartean, Jakintza [...]
Lasarekin batera Asteasuko Jose Mª Beldarrainek, Orioko Ignacio Olidenek eta Iruñeako Eduardo Harategiak jaso dituzte diplomak. Hamaika sukaldarik osatu dute epaimahaia eta txistorraren itxurari, osagaiei eta zaporeari erreparatu diete produktu hoberena aukeratzerakoan. Orokorrean, aurkeztu diren txistorren maila ona nabarmendu dute.
Iaz baino hiru gutxiago
Iazko ekitaldian 46 izan baziren lehiaketara aurkeztu ziren harakin eta urdaitegi-zaleak, aurten hiru gutxiago izan dira, 43. Horietatik 31 gipuzkoarrak dira, eta 12 nafarrak. Gipuzkoarren artean 11 dira Goierrikoak: Beasaingoak lau, Ordiziakoak hiru, eta Ataun, Lazkao, Ormaiztegi eta Zumarragako bana. Orio (4), Tolosa (3), eta Ibarra eta Zarautz (bina) izan dira Gipuzkoako gainontzeko herrien artean parte hartzaile bat baino gehiagoko herriak izan dira.
Nafarroako hamabi parte hartzaileen artean, gehienak Sakanakoak izan dira: Altsasuko hiru, Lakuntzako bi eta Urdiain eta Olatzagutiako bana. Iruñeko eta Burlatako bina harakinek hartu dute parte, eta Leitzako batek. Lehiakide guztiek kilo bat txistor aurkeztu behar izan dute.
Orain hamabost eguneko odolki lehiaketan bezalaxe, oraingo honetan ere Goierri eta Gipuzkoa mailako sukaldari ezagunek osatu dute epaimahaia. Lehiaketak iraun bitartean, Jakintza Ikastolako ikasleak txistor pintxoak saltzen aritu ziren Goitia kalean.














