Ideia berriak feriaren aberasgarri
Lierni Elortza • Azokako berriemalea Hotza nagusi ferian, eta giroaren araberako eskaintza ikus daiteke postuz postu, nahiz eta oraindik udako hondarrak geratzen diren, piperrak eta tomateak esate baterako. Baina irautekotan, negutegietan egin behar, eta hor mantentzeko ere, energi iturriak erabili behar, bestela alferrik. Produktuak garaiz kanpo kontsumitzeko moduetako bat, freskoa hartu eta lehortzea da. Eta horixe egin dute Aramako Arantxa eta Maite Zurutuzak, perexila lehortu eta espezie moduan erabiltzeko potetan jarri dute salgai. «Harrigarria da zenbat behar den kantitate pixka bat lortzeko, sorta handi bat lehortu eta potetxo hau betetzeko lain ere ez da» zioen Arantxak, umorez. Beraz, ez da harritzekoa espezieek duten prezioa; perexil lehortua 1 eta 2,5 euro artean (pote eta guzti) da salgai. Gabon kutsua txokoz txoko Gabon kutsua antzeman da feriako txoko askotan. Pazko loreei eta erretza adarrei, Normandiako izeiak, mihura adarrak edota Jazinto loreak erantsi behar dizkiegu. Eta kanpoko produktuetan berriz, urte zaharra eta berriaren arteko pasadizoan, 12 mahats ale jateko usadioa mantentzen dutenentzat esan, dagoeneko ‘gabonetako mahatsa’, Aledo motakoa alegia, salgai dela, 3 euroan kiloa. Arkumeei dagokionean, aste honetan Ordizian 6 buru saldu dira kiloko 4,5 euroan. Etxez etxeko bilketan, berriz, azken astea izango da kiloko 4,32 euroan saltzen dena; datozen bietan gabonak tarteko [...]
Hotza nagusi ferian, eta giroaren araberako eskaintza ikus daiteke postuz postu, nahiz eta oraindik udako hondarrak geratzen diren, piperrak eta tomateak esate baterako. Baina irautekotan, negutegietan egin behar, eta hor mantentzeko ere, energi iturriak erabili behar, bestela alferrik.
Produktuak garaiz kanpo kontsumitzeko moduetako bat, freskoa hartu eta lehortzea da. Eta horixe egin dute Aramako Arantxa eta Maite Zurutuzak, perexila lehortu eta espezie moduan erabiltzeko potetan jarri dute salgai. «Harrigarria da zenbat behar den kantitate pixka bat lortzeko, sorta handi bat lehortu eta potetxo hau betetzeko lain ere ez da» zioen Arantxak, umorez. Beraz, ez da harritzekoa espezieek duten prezioa; perexil lehortua 1 eta 2,5 euro artean (pote eta guzti) da salgai.
Gabon kutsua txokoz txoko
Gabon kutsua antzeman da feriako txoko askotan. Pazko loreei eta erretza adarrei, Normandiako izeiak, mihura adarrak edota Jazinto loreak erantsi behar dizkiegu. Eta kanpoko produktuetan berriz, urte zaharra eta berriaren arteko pasadizoan, 12 mahats ale jateko usadioa mantentzen dutenentzat esan, dagoeneko ‘gabonetako mahatsa’, Aledo motakoa alegia, salgai dela, 3 euroan kiloa.
Arkumeei dagokionean, aste honetan Ordizian 6 buru saldu dira kiloko 4,5 euroan. Etxez etxeko bilketan, berriz, azken astea izango da kiloko 4,32 euroan saltzen dena; datozen bietan gabonak tarteko kiloko 5,26 euroan izango baita. Bi kasuetan, ordea, %10eko BEZa gehitu behar zaio prezioari.
Perretxikuetan aukera nabarmen murriztu da aste batetik bestera. Atzo, esne gorri eta saltsa perretxiku beltz gutxi batzuk besterik ez genituen ikusi. Ehizaren atalean, usoetara mugatu zen eskaintza: 7 euroan 100 bat pieza aukeran.
Landareetan aipatzeko datu bat: lehen tipula gorriak salgai ziren, Esther Illarramendiren postuan.














