Iritziak bilduta erabakiko dute 2013ko aurrekontua
Udalak dituen baliabideak modurik egokienean kudeatzeko asmoz, Segurako Udalak partaidetzazko aurrekontua egitea erabaki du datorren urterako. Prozedura honen helburua herritarrek herrian ikusten dituzten beharrak identifikatu eta ezagutzea da: dirua nondik kendu edo gutxitu daitekeen eta herritarrek nora bideratzea nahiko luketen jakiteko. Bi fase izango ditu informazioa biltzeko sistema honek. Lehenik, etxeetara inprimaki bat bidali dute, herritarrek betetzeko. Bertan, aurreko urteetako aurrekontuen informazioa eta alor ezberdinetan egindako gastuak zehaztasunez ageri dira. Herritarrek egindako gastuen garrantzia aukeratu beharko dute gurutzetxoen bidez, eta dirua zertan kendu edota gehituko luketen adierazi dezakete; baita kantitatea ere, eta aipamenak egiteko ere aukera ematen da. Horrez gain, hiru orrrialdetako inkesta eta galdetegia ere badaude liburuxkan. Behin orriak beteta, leku ezberdinetan uzteko aukera egongo da: udaletxeko postontzian, udaletxeko arreran, liburutegian, abenduaren 23an 12:30etik 14:30era eta abenduaren 28an 18:00etatik 20:30era plazan jarriko den mahaian, eta liburu, diska eta jostailuen azokan uzteko aukera ere izan da asteburuan. Batzar irekia Etxeetara banatu dituzten galdetegiez gain, herritarrek euren iritzia azaltzeko bestelako aukera bat ere izango dute, informazio bilketaren bigarren fasean egingo den batzar irekian. Bertan, galdetegiko erantzunak jaso ondoren, aurrekontuen proposamenak aurkeztu eta ekarpenak jasotzeko tartea irekiko dute. Oraindik zehaztu gabe dago noiz. Bi fase horietan jasoko dituzten iritziez honakoa azaldu dute [...]
Udalak dituen baliabideak modurik egokienean kudeatzeko asmoz, Segurako Udalak partaidetzazko aurrekontua egitea erabaki du datorren urterako.
Prozedura honen helburua herritarrek herrian ikusten dituzten beharrak identifikatu eta ezagutzea da: dirua nondik kendu edo gutxitu daitekeen eta herritarrek nora bideratzea nahiko luketen jakiteko.
Bi fase izango ditu informazioa biltzeko sistema honek. Lehenik, etxeetara inprimaki bat bidali dute, herritarrek betetzeko. Bertan, aurreko urteetako aurrekontuen informazioa eta alor ezberdinetan egindako gastuak zehaztasunez ageri dira.
Herritarrek egindako gastuen garrantzia aukeratu beharko dute gurutzetxoen bidez, eta dirua zertan kendu edota gehituko luketen adierazi dezakete; baita kantitatea ere, eta aipamenak egiteko ere aukera ematen da. Horrez gain, hiru orrrialdetako inkesta eta galdetegia ere badaude liburuxkan.
Behin orriak beteta, leku ezberdinetan uzteko aukera egongo da: udaletxeko postontzian, udaletxeko arreran, liburutegian, abenduaren 23an 12:30etik 14:30era eta abenduaren 28an 18:00etatik 20:30era plazan jarriko den mahaian, eta liburu, diska eta jostailuen azokan uzteko aukera ere izan da asteburuan.
Batzar irekia
Etxeetara banatu dituzten galdetegiez gain, herritarrek euren iritzia azaltzeko bestelako aukera bat ere izango dute, informazio bilketaren bigarren fasean egingo den batzar irekian. Bertan, galdetegiko erantzunak jaso ondoren, aurrekontuen proposamenak aurkeztu eta ekarpenak jasotzeko tartea irekiko dute. Oraindik zehaztu gabe dago noiz.
Bi fase horietan jasoko dituzten iritziez honakoa azaldu dute udal ordezkariek: «Egoera ekonomikoa dela eta, galdetegi honen erantzunak kontuan hartuko dira, baina, herrian ikusten ditugun behar eta nahi guztiak ezingo ditugu aurrekontuetan islatu. Hori bai, urtean zehar arlo ezberdinetatik diru laguntza bakar batzuk izaten dira, eta eskariak egiteko garaian kontuan hartuak izango dira herritarron nahiak».













