EKITALDIA. Indarkeria matxistaren aurkako lehen garrasia, komunitatean

Sailkapeneko seigarren eta zazpigarren postuetan daude Izagirretarrak

Ion Izagirre ormaiztegiarra biakin ari da Australiako Tour Down Under lasterketan. Lehen etapan euskaldun bizkorrena izan bazen, bigarrenean ere hala izan da. Bederatzigarren postuan iritsi da helmugara, irabazlearengandik lau segundura. Bideo honetan ingelesez erantzuten die kazetarien galderei.

Ion Izagirre ormaiztegiarra bikain ari da Australiako Tour Down Under lasterketan. Lehen etapan euskaldun bizkorrena izan bazen, bigarrenean ere hala izan da. Bederatzigarren postuan iritsi da helmugara, Geraint Thomas irabazlearengandik lau segundura. Bere anaia Gorka 15. postuan helmugaratu da, denbora berean. Garikoitz Bravo 40. postuan helmugaratu zen, minutu bat eta hemezortzi segundora. Sailkapen orokorrean, Ion Izagirre seigarren postuan dago, eta bere anaia Gorka zazpigarrenean. Biak ere liderrarengandik hamalau segundora daude. Garikoitz Bravo lazkaotarra berrogeigarren postuan dago, minutu bat eta 28 segundora. Bideo honetan, Ion Izagirrek kazetari baten galderei erantzuten die, ingelesez. Talde gaztea dutela dio bertan, eta taldekide erasokorrak dituela. Tour on bat egiteko itxaropena dutela ere esaten du bideoan, goierritarrak, behintzat, lortzen ari direna. Ikusi lasterketako webgune ofiziala: tourdownunder.com.au
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa