
Goizeko 06:30ean irten da Ordiziako herriko tabernaren paretik Jon Lekuona ordiziarra, monozikloaren gaineran jarri eta Iruñeara arteko bidea egiteko. Hainbat lagun alboan izan ditu bide osoan zehar, eta hainbat herritan animoak ematera errepidera ertzera inguratu da jendea, denak presoen eta senideek eskubideak errespeta daitezela eskatzeko eta dispertsioa salatzeko ‘Lekuk’ egindako erronkarekin bat eginez.
Elurra, euria eta hotza ere bidailagun izan ditu egun guztian zehar zehar, eta atzerapenarekin izan bada ere, Iruñeako Karmen kaleko herrikora iristeko erronka gaindu du ordiziarrak.
Egun osoko bizipenak eta momentuak iruzkinen eta irudien bidez kontatu dituzte twiterren: @monozikloz.