
Gaur eguerdian Idiazabalgo plazan egin den herri kirol erakustaldian Xabier Zaldua eta Xabier Dorronsorok irabazi dute Joxe Ugarteburu eta Aitor Urteagaren aurka. Jarraian herriko Xabier Aranburu harrijasotzaileak erakustaldia egin du eta bi minututan 100 kiloko harria hamar aldiz jasotzea lortu du. Probintzia mailako bola txapelketa ere jokatu da gaur goizean. Arratsaldean, 15:30etik aurrera goitibeherak egongo dira eta iluntzean, herriko gazteek triki-poteoa amaitzen dutenean, Laket taldearen kontzertua egongo da plazan.