Atseden-Toki elkartean talo jana eta ikastaroa egingo dituzte
Ataungo Atseden-Toki jubilatu elkarteak talo-jana antolatu du, ostiralerako. Aurretik egiten ikasteko aukera izango da. 19:00etan hasiko da, eta 2 euro jarri behar dira eguneko gastuetarako. Izena biharko eman behar da, elkarteko postontzian papera sartuta, edo telefonoz (608 01 74 85, 656 41 01 66; 645 70 23 32).