Ligaxkako partidak bete-betean daude Eire-Bankoa xake txapelketan
Otsailaren 24an amaituko da ligaxkako partidak jokatzeko epea; ondoren kanporaketen saioa hasiko dute. Eire-Bankoa xake txapelketa hasierako ligaxkan da bete-betean. Aurten, 44 jokalari ari dira parte hartzen zortzi taldetan banatuta. Behin ligaxka amaituta, talde bakoitzeko onenek izango dute ondorengo kanporaketetan jokatzeko eta finalera heltzeko aukera.