Ospitalean aurrez esandako inbertsioei eusteko eskatu dio Serranok jaurlaritzari
Zumarragako Ospitalean kanpo kontsultetarako eraikin berria eta erresonantzia magnetikoak egiteko gailua eskatu dizkio alkateak Darpon Osasun sailburuari Mikel Serrano Zumarragako alkatea Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuarekin bildu da. Bileran Zumarragako Ospitalean kanpo kontsultak hartuko dituen eraikin berri baten eraikuntza eta erresonantzia magnetikoak egiteko unitate bat eskatu dizkio alkateak. «Gure helburua aurreko legealdian aurreikusitako inbertsioak mantentzearen beharra erakustea izan da», esan du alkateak.