Txalaparta ikastaroan izena emateko epea irekita dago
Zuhaitzaren Soinua kolektiboak antolatutako ikastaroa da, otsailaren 12an hasiko da, ekainera arte. Urretxuko eta Zumarragako Zuhaitzaren Soinua kolektiboak txalaparta ikastaroa antolatu du aurten ere. Ikastaroa interesatuta dagoen herritar guztiei zuzenduta dago, eta otsailean hasi eta ekainean amaituko dute.