EH Bilduk birziklatzearen aldeko eta errauskailuaren kontrako jarrera agertu du

IMG_3670Goierri osoko EH Bilduk birziklatzearen alde eta errauskailuaren kontra egiteko deia egin die goierritarrei, gaur goizean Legorretako udaletxean egin duten agerraldi jendetsuan. Iban Asenjo eta Idoia Baztarrika Goierriko EH Bilduko kideak aritu dira hizlari lanetan. Asenjok adierazitakoaren arabera, “zaborra inongo bereizketarik egin gabe botatzearen garaiak iragana dira”. Horregatik, 2011ko maiatzeko hauteskundeetan Goierrin osatu diren udal gobernuak egituratu eta gero EH Bildurentzat hondakinen arazoari irtenbide integrala ematea “lehentasunezkoa” da. Eztabaida parametro arrazionaletan emateko garaia dela uste du Goierriko EH Bilduk, eta hondakinen gaiari dagokionez, “denon arazoa denon artean” konpontzeko garaia iritsi dela. Konpromiso “irmoa” adierazi du alderdiak eta Goierrin “herriz herri eta auzoz auzo konponbide horren alde iniziatiba berrian hartzeko prest” agertu da. EH Bildu Zero Zabor filosofiarekin “erabat ados” dagoela adierazi du gero, Baztarrikak. Etorkizuna, hondakinak murriztean, berrerabiltzean eta birziklatzean dagoela azpimarratuz. Horregatik, EH Bilduk norabide horretan “konpromisoak hartzen jarraituko” duela esan du, “instituzioetan, edota kalean, gobernuan edo oposizioan”. Errauskailuaren aldeko jarrera agertu dutenei euren asmoak agertzea ere exijitu diete gaur goizeko agerraldian, “gauden egoera ekonomikoan erabat pentsaezina delako errauskailua eraikitzen hainbeste diru gastatzea”, gaineratu du Baztarrikak. Hondakinaren kudeaketari dagokionez, EH Bildurentzat alde guztiak ados daude “gakoa birziklatzean” dagoela esaterakoan, eta horregatik “balizko errausketa planta batek ez duela zentzurik” ondorioztatu dute: “Minbiziaren arriskua biderkatzen duelako, errentagarria izateko hondakinak kanpotik ekarri beharko direlako eta Europar Parlamentuak 2020 baino lehenagorako hondakinak erraustearen aldeko joeren eta aurre tratamendurik gabeko zabortegiak istearen aldekoa delako”, zerrendatu du. Guztiarekin, gaur egun Goierrin indarrean dagoen sistemarekin “%39koa da birziklapenaren emaitza”. EH Bildurentzat, ordea, “helburua %80ra hurbiltzea da”. Birizklapen tasa hauetara heltzeko bide ezberdinak daudela aitortu du, baina guztien artean “atez atekoa da, askogatik, zenbaki onenak lortzen dituena”, gaineratu dute. Dena den, argi dute “azken erabakia” herriena eta herritarrena izan behar dela, eta hori hala izateko “bermeak” jartzeko konpromisoa hartu du Goierriko EH Bilduk.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa