Mozorren festak Goierri hartu du

Inauteriak ere iritsi dira Goierrira. Atzo ez geroztik mozorrotuen festak hartu ditu hango eta hemengo auzoak eta kaleak. Beasainen, esaterako, goizean goizetik heldu diote festari Ostadar dantza taldeko kideek. Urteroko ohiturari jarraituz herri inauteria irudikatu dute, mozorroak soinean. Hasierako asmoa Beasaingo kaleetan barrena kalejira egitea zen arren, eguraldiak plana zapuztu die. Azkenean, euritik babesteko Plazapera eraman dituzte Ostadarrekoek euren dantza eta soinuak. Lamiako inauteria eraman dute Lurra dantza taldekoek Urretxura DSCN0375Urretxuko Lurra dantza taldeak ere goizetik heldu diote inauteriari. Urteroko ohiturari jarraituz, baserriz baserri herri inauteria egingo dute, arratsaldera bitartean. Aurten aukeratu duten gaia Lamiako inauteria izan da. Aipatu dutenez, Lamiako Maskarada Leioako (Bizkaia) Lamiako auzoko historiaren antzezpen artistikoa da, jai giroa oinarri duena. 1978an sortu zuten maskarada Lamiako izenaren jatorria nondik zetorren jakiteko interesa zuten zenbait gaztek. Hala, diotenez, XIX. mendeko lamien kondairan oinarrituta dago, berak eman baitzion izena, hain zuzen, Bizkaiko padura gune horri. Baserrietarako bidea hasi aurretik, txanpaina eskuan zutela hasi dute eguna Lurra dantza taldekoek Iparragirre plazan. Behin, ibilbidea amaituta, 18:00etan Gernikako Arbola plazan egin dute hitzordua berriz, herritarrei ere Lamiako Maskarada erakusteko asmoz. Indioek eta bakeroek hartu dute Legazpi Legazpiko gaztetxeko Gazteak elkarteak antolatuta, Zapatuko Inauteria egiten ari dira gaur. Inauteri giroa asteburu guztian zehar herrira ekartzeko asmoz antolatu zuten egun hau gaztetxekoek orain urte batzuk. Ordutik arrakasta handiarekin ospatu dute etenik gabe. Urtero gai bat aukeratu eta horri dagokion mozorroak soinean irteten dira gaztetxeko kideak kalera. Karroza bat ere egiten dute, herriko kaleetan zehar egiten duten ibilbidean laguntzeko. Aurten aukeratutako gaia western-a izan da. Eguerdian, 12:30ean Legazpicityko kaleetan poteoa egin dute aurrena. Ondoren, Aitxuri jatetxean bildu dira guztiak bazkaritara, 57 bat pertsona orotara. Arratsaldean, euriari aurre eginez Laubiden hasi dute urteroko ibilaldia 17:00etan. Ohiko ibilbidea egin beharrean, handik gaztetxeko kantinara eta kale nagusira joateko asmoa agertu dute. Bakeroak, indioak, kaktusak, sherif-a, saloonetako dantzariak eta zerbitzariak, urrezko pipitak… denak batera hasi dute goizaldera arte luzatuko den festa. Bihar jarraituko dute inauteriek Legazpin. Sustraiak dantza taldean antolatuta, Lapurdiko Inauteria konpartsa abiatuko da plazatik 12:00etan eta erdiguneko kaleetan zehar ibiliko da. Arratsaldean 17:30ean Laubidetik abiatuko dira, berriz, eta plazan amaituko dute. 19:00etan Lintx-en agurra izango da. Ederrenako aterpera eraman dute festa Urretxun Urretxun aterpean ari dira inauteria ospatzen, Ederrena pilotalekuan. DJ Tirapuren eskutik dantzaldia, karaokea eta mozorro lehiaketa ari dira egiten, 18:00etatik aurrera. Mozorrotutako jende ugari ari da festan parte hartzen, musika eta dantza artean.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa