Elurrak arazo ugari eragin ditu Goierriko errepide sarean
Iragarrita zegoen mailaren azpitik egin du elurra, eta Goierri osoa zurituta esnatu da gaur. Bart gauean hasi dira lehen elur malutak erortzen, eta goizaldean, etenik gabe egin du, bost zentimetrotik gora pilatu arte. Elurrak uzten dituen irudi ederrez harago, ordea, errepideetan hainbat arazo sortu dira gaur. Beasain-Zumarraga errepidean auto istripua izan da goizean, Ezkio-Itsaso parean, eta pilaketak sortu dira.
Goierriko Hitza
Goierri
Iragarrita zegoen mailaren azpitik egin du elurra, eta Goierri osoa zurituta esnatu da gaur. Bart gauean hasi dira lehen elur malutak erortzen, eta goizaldean, etenik gabe egin du, bost zentimetrotik gora pilatu arte. Elurrak uzten dituen irudi ederrez harago, ordea, errepideetan hainbat arazo sortu dira gaur. Beasain-Zumarraga errepidean auto istripua izan da goizean, Ezkio-Itsaso parean, eta pilaketak sortu dira. Deskarga eta Udanako portuak itxita daude, eta Etxegaraten kamioiek ezin dute ibili. Lizarrustin ere kontuz ibiltzeko eskatu dute, eta berdin Zumarraga eta Azkoitia artean. Trafikoaren egoera une oro trafikoa.net helbidean kontsulta daiteke.
Argi indarrarekin ere hainbat arazo sortu dira; Beasaingo Igartza auzoan, esaterako, hainbat etxebizitza daude argirik gabe. Urretxun, berriz, argirik gabe daude hainbat auzotan. Iberdrolak jakinarazi du arazoa konpontzeko lanean ari direla.
Eguraldi iragarpenen arabera elur mailak gora egingo du arratsalderako eta 800-1000 metro artean kokatuko da elur kota. Arratsaldean euria egingo du eta tenperatura 6 eta10 gradu artean egongo da.
Arazoez gain, ordea, irudi ederrak uzten ditu elurrak, eta gaur ere, herriz herri ikuspegi bereziekin gozatzeko aukera izango da. Inauteriak direla eta, ume askorentzat jai eguna da gaurkoa, eta elurretan jolasean ibiltzeko aprobetxatuko dute askok. Irakurleok ere, parte hartzeko aukera duzue; zuen argazkiak goierrisarean@hitza.info helbidera bidaltzen badituzue, ondoko argazki galerian argitaratuko ditugu.
Elurra kentzeko makina, Beasainen
Elurra kentzeko makina, Beasainen
Ilarak N-1 errepidean, Idiazabal parean
Segurako herrigunea
Segurako ikuspegia
Urretxuko kaleak, zurituta
Urretxuko kaleak, zurituta
Ormaiztegi gaur goizean, zurituta
Zumarragako geltokia
Zumarragako geltokia
Igartza jauregia, Beasainen
Igartza jauregia, Beasainen
Ormaiztegiko zubia
Elurra kentzeko makina, Ormaiztegin
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.