Bihar udalak 727 zuhaitz landare banatuko dizkie Ipintzan baserritarrei
Hamar urte dira sasoi honetan Zumarragako Udaleko nekazaritza batzordeak zuhaitz landare banaketa egiten duela bertako baserritarren eta landa lur jabeen artean. Aurtengoa bihar egingo dute, Ipintza iturriaren parean, 12:00etan. Guztira, 727 landare banatuko dituzte, gehienak haritzak dira. Hamalau baserritarrek egin dute eskaera. Aurtengo banaketaren aurrekontua 2.550 eurokoa da.