Igandean hasiko da Kuadrilla arteko 34. futbol txapelketa

Igandean jokatuko dira Ordiziako Kuadrilla arteko 34. futbol txapelketaren lehen partidak. Guztira 15 taldek hartuko dute parte, bi multzotan banatuta. A multzoko zortzi taldeak hauek dira: Meridiano 0; Downtown; Yatike; Zurraka 96; Gauss; Embimotxo; Totzi; eta Kozen. Eta B multzokoak, berriz, honakoak: Rockus; Because; Perla Forza; Tzulo; Arkaitza; Non Plus; eta KM-39. Etzi jokatuko den lehen jardunaldian A multzokoak lehiatuko dira: Meridiano O-Kozen; Downtown-Totzi; Yatike-Embimotxo; eta Zurraka 96-Gauss. Hilaren 24an, berriz, B multzokoek neurtuko dituzte indarrak, eta zazpi talde daudenez, batek beti atseden hartuko du. Bekause-KM39; Totzi-Meridiano 0; eta Embimotxo-Downtown. Rockusek ez du jokatuko. Iaz Perla Forzak eta Downtownek jokatu zuten finala, eta lehenak nagusitu ziren partida estu batean (2-1). Ekainera arte ligaxka Txapelketa erregularreko azken jardunaldia ekainaren 2an jokatuko da, eta horren ondoren, kanporaketak hasiko dira, finala uztailean jokatzeko, Santa Ana jaietako lehen asteburuaren jiran.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa