Txindokiko 27 atleta klub arteko Espainiakora doaz
Txindoki-Jaso atletismo taldeko 27 atletak parte hartuko dute etzi Oropesan (Herrialde Katalanak) jokatuko den kluben arteko Espainiako Kros Txapelketan. Bestalde, Donostiako belodromoan pista estaliko Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da asteburuan, eta Txindokik ere ordezkaritza izango du han. Joan den asteburuan, berriz, Ane Torresek eta Gari Garmendiak Euskadiko pista estaliko Txapelketa irabazi zuten pisu-jaurtiketan.













