Lazkaoko Gazte Asanblada inauteriak ospatzen ari da

Lazkaoko Gazte Asanblada inauteriak ospatzen ari da gaur. Iaz hasitako bideari segiz, egun osoko egitaraua prestatu dute. 12:00etan elkartu dira, plazan, eta taldeko argazkia atera dute. Trikitilariekin poteoa egin dute jarraian. Amebi sagardotegian bazkaltzen ari dira eta 18:30a aldera herrigunera itzuliko dira. Tabernetan mozorro sariketa izango da. Heren, Nerea, Alboka, Zelata, Herrikoa, Amets eta Giroa tabernek parte hartuko dute, mozorro onenei sariak emanez.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa