‘Zuloak’ filma emango dute gaur Herri Antzokian
Fermin Muguruza abeslariak zuzendu eta Talka Rekords&Films-ek ekoitzitako Zuloak filma emango dute gaur iluntzean Ordiziako Herri Antzokian, 20:30ean. Emakumeen Egunaren harira sortutako egitarauaren barruan dago filma, eta zinema alternatiboaren martxoko programazioari hasiera emango dio. Tania de Sousa, Naiara Goikoetxea, Izaskun Muruaga, Arrate Rodriguez eta Ainhoa Unzueta Zuloak taldeko kideen musika ibilbidea jasotzen du dokumentalak.