Irristalarien topaketa izango da gaur Lazkaon

Eratu berria den Goierriko roller eta skater elkarteak gaur arratsalderako juntadizoa egiteko deialdia egin du. Lazkaoko plazan, 16:00etan, bailarako irristalari eta zaletuak elkartzea da asmoa, elkartea bera ere ibilian jartzeko. Bakoitzak bere irristailuak eta skate-ak eramateko eskatu dute, baita babesgarriak ere. Haurrentzat zein helduentzat da deialdia. Goierri Roller Skate Klubaren helburua irristaketarako zaletasuna duten lagunen topagune izatea da. Irteerak eta ibilaldiak antolatuko ditu, gaur lehenbizikoa.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa