
Legazpiko Atez Atekoaren Kontrako Plataformak deitua, 3.628 lagunek parte hartu dute, atzo eta gaur, hondakin sistemaren inguruan antolatutako galdeketan. Horrenbestez, Legazpiko zentzoaren erdiak (%50,6) eman du boza. Horietatik gehiengo nabarmena 5. edukiontziaren aldekoa izan da, %97,72 (3.599). Aldeko botoak ere izan dira, 61 guztira (%1,66), eta baliogabeak 23 (%0,62).
Atzo zabaldu zituzten hautes kutxak herriko bost puntutan. Egun osoan boza emateko aukera izan zuten herritarrek; gaur berriz, 10:00etatik 16:00rak arte egon dira irekita. Ordu horretan itxi dituzte boto kutxak, eta iluntzerako eman dute emaitzen berri.
Galdeketa ez da loteslea
Atez Atekoaren Kontrako Plataformak deitutako galdeketa hori, ez da loteslea, udalak ez baitio babesik eman. Kepa Urzelai alkateak aste honetan azaldu duenez, «ez du zilegitasunik, ez sinesgarritasunik». Galdeketa egin dadin «erraztasun guztiak» eman badituzte ere, «beste norbaiten eskuetan utzitako botoak, eta Legazpin lokal bat edo etxebizitza bat duen edozeinek» botoa emateko aukera izateak «zalantzak» sortzen dizkiela azaldu du alkateak, udal gobernuaren izenean.
Udal gobernu taldearen babesik ez du izan, beraz, Legazpiko galdeketak; bai ordea herri horretako EAJ, H1! eta PSE-EE alderdiena.