‘Txikia’-ren lan literarioa Interneten jarri du Susak

Ostiralean bete ziren 40 urte Espainiako Poliziak Algortan Eustakio Mendizabal Txikia itsasondoarra hil zuela. Urteurrenaren harira, Txikiaren literatura lanak Interneten jarri ditu Susa argitaletxeak (www.susa-literatura.com). Txikiaren bertso eta olerkiak —galduta ez zeudenak, Poliziak asko eraman baitzituen— Jon Aranok bildu zituen, eta 1992an Hitz etena liburuan argitaratu. Bilduma hura osorik ipini du orain Susak sarean.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa