Beasaingo areto futbol txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte asteburuan

Kuadrilla_arteko_txapelketBeasaingo areto futbol txapelketa bere azken txanpan sartu da dagoeneko. Aurreneko eta bigarren faseko ligaxkak jokatuta, lau talde sailkatu dira azken kanporaketak jokatzeko: Zintzharri, Astrazurri, Barandiaran Zanbo eta Nelson Kikara. Larunbatean eta igandean jokatuko dituzte finalerdietako partidak; finala berriz, Loinatz jaietan jokatuko dute, maiatzaren 13an.

Txapelketan parte hartu duten hamabi taldeetatik zortzi pasa ziren bigarren fasera. Launakako bi taldetan banatuta, beste ligaxka bat jokatu dute. A taldean, Zintzharri izan da lider, 7 punturekin; Nelson Kikarak berriz, 6 bildu ditu. Biak sailkatu dira finalerdietarako. B taldean berriz, seina puntu lortu dituzte Astrazurrik eta Barandiaran Zanbok. Horrenbestez, honela gelditu dira finalerdietako kanporaketak:

  • Zintzharri – Barandiaran Zanbo (apirilak 27 • 14:10 • Kiroldegian)
  • Astrazurri – Nelson Kikara (apirilak 28 • 11:30 • La Sallen)
Txapelketaren aurreneko eta bigarren faseko sailkapenak, webgune honetan daude ikusgai.  
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa