Santikutz festetan murgilduta dabiltza legazpiarrak

Biharko egun handiaren zain, goiz bete-betea izan gute legazpiarrek. Latxartegi parkea festa gune nagusia izan da goizean zehar, bertan egin baita VI. ganadu feria. Legazpiko baserrietako ganadua bertatik bertara ikusteko aukera izan da goiz osoan. Behi, txahal, asto, zaldi eta behor ederrez gozatzeko aukera izan dute legazpiarrek, talo usainaren laguntzaz. Telleriartekoak aritu dira taloak egin eta egin. Artisau postuetan ere denetik ikusi eta erosteko aukera izan da. Eguerdiko 12:00etan, berriz, udaletxe aurrean egon da hitzordua: Kapela Dantza herrikoia dantzatu baitute Sustraiak dantza taldekoek sustaturik. Adin desberdinetako dantzariak elkartu dira, txistuaren erritmoan. Datozen orduetan ere festa nagusituko da Legazpin, gaur eta bihar egitarau bete-betea izango baitute. Gaur, arratsaldean:
  • 14:30: Kuadrilla bazkaria Euskal Herria plazan, LGAk sustaturik.
  • 16:00: Herri mailako plater tiraketa Urtazar Tiro zelaian, Club de Tiro Olimpiko Urtazar elkarteak antolaturik.
  • 17:00: Binakako VII. Pilota txapelketa herrikoiaren finalak Urbeltz pilotalekuan.
  • 19:30: Zaldi erakusketa Kale Nagusian, herriko zaldunen eskutik.
  • 23:00: Punk-ska-reggae Fest Euskal Herria plzaan: Roy Ellis Transilvanians, Skarface eta Kaleko Urdangak, LGAk sustaturik.
Bihar, igandea: 09:00: Goiz Deia Txistulari taldearen goiz deia. 10:30: Meza nagusia Mirandaolako ermitan Santikutz abesbatzaren partaidetzarekin. 10:45: Olagizonei ongi etorria eta ohorezko ezpata dantza. 12:00: Ola martxan jartzea. 12:30: Korosti eta Sustraiak taldeetako dantzari txikiak, Haztegi Ikastolako bertsolariak, Mirariaren antzezpena Domingo Agirre ikastetxeko ikasleen eskutik, Bertso Olariak elkarteko gaztetxoak eta Haztegi Ikastolako trikitilariak. 14:00: Herri bazkaria. 16:00: Erromeria Elustondo anai-arrebekin. 18:30: Herrira itzultzea Urolatarrak txarangarekin eta erraldoiekin. Buruhandiak Bikuñan egongo dira zain. OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA  
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa