Herritarrek harrera beroa egin diete Ampo Ordiziako jokalariei
Santanderren Espainiako Kopa irabazi eta gero, herrira itzultzean harrera beroa egin zieten Ampo Ordiziako jokalariei. Ehunka herritar bildu ziren Frai Andresen estatua paretik plazara bitarteko bidean, jokalariei agurra egiteko. Bidea jendearen txalo eta babes oihuen artean egin zuten jokalariek. Udaletxean, udalaren esker ona ere jaso zuten; Picassoren Gernika koadroan oinarritutako oroigarri bat eta finaleko argazki bat oparitu zizkieten. Ordiziako dantzariek agurra ere egin zieten. Ordiziarrak gera abestuz bukatu zuten ekitaldia.

































