Legazpi Hiria argazki lehiaketan parte hartzeko epea ireki dute
Legazpi Hiria argazki lehiaketa XIV. ediziora lanak bidaltzeko epea irekita dago dagoeneko. Aurten ere, Argizaiola argazki lehiaketara sailkatzeko baliagarria izango da lehiaketa. Aurkeztu beharreko lanen gaia librea da, eta egile bakoitzak gehienez lau lan aurkeztu ahal izango ditu. Lan guztiak legazpihiria@gmail.com web gunera bidali beharko dira maiatzaren 16a baino baino lehen.
Aurkeztuko diren lan guztien artean lau sari banatuko dituzte. Lehenengoarentzat 500 euro, garaikurra eta 150 euroko txeke oparia izango dira, bigarrenarentzat 300 euro, garaikurra eta 90 txeke oparia, hirugarrenarentzat 200 euro, garaikurra eta 60 euroko txeke oparia, eta laugarrenarentzat —herriko onena— 200 euro, garaikurra eta 60 euroko txeke oparia. Garaikurrak Jesus Mari Burguera artista legazpiarraren lan esklusiboak izango dira.
Sari banaketa ekitaldia ekainaren 14an egingo da, 19:00etan kultur etxean. Gainera, aurkeztutako lan guztietatik aukeraketa bat egingo da eta ikusgai jarriko dituzte ekainaren 14tik 28ra Legazpiko kultur etxean. Erakusketa astelehenetik ostiralera izango da ikusgai 17:30etik 20:30era.













