Jende asko eta giro lasaia Ormaiztegiko zabor bilketari buruzko bileran

Ormaiztegiko Udalak hondakinak edukiontzi bidez jasoko dituela jakinarazi zuen astelehenean eta atzo bilera egin zen herritarrei erabakiaren berri emateko eta euren iritzia jasotzeko. Jende asko elkartu zen eta giroa lasaia izan zen. Bai gobernu taldeko kideak eta bai plataformakoak gustura irten ziren.

Ormaiztegiko Udalak hondakinak edukiontzi bidez jasoko dituela jakinarazi zuen astelehenean eta atzo bilera egin zen herritarrei erabakiaren berri emateko eta euren iritzia jasotzeko. Jende asko elkartu zen eta giroa lasaia izan zen. Bai gobernu taldeko kideak eta bai plataformakoak gustura irten ziren. Rosa Mari Urkia alkatea pozik agertu da. “Sentsazio onarekin atera nintzen bileratik. Dena ondo joan zen, lasai. Gainera, jendeak ondo ulertu zuen gure mezua”. Gobernu taldeak bi baldintza jarri ditu: zaborra gaika biltzea derrigorrezkoa izango da eta birziklatze tasa %73ra heldu beharko da. Orain Sasietako teknikariei dagokie hori bermatzeko sistema diseinatzea. Plataformako kideak ere gustura atera ziren bileratik, begi onez ikusi baitute udalaren erabakia. Hilaren 25ean eta 26an herri galdeketa egingo zutela esan zuten eta astelehenean erabakiko dute horrekin aurrera jarraitu edo ez.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa