Ordizia errugbi taldeko jokalariek Zegamako Aitxuri herri eskola bisitatu dute

pnga_erakutsi-6Astelehenean eta asteartean Zegamako Aitxuri herri eskolako umeek Ordizia errugbi taldeko jokalarien bisita izan zuten. Haurrek harrera bikaina egin zieten, eskuetan ikurrinak zituztela, eta errugbilariek euren kirolaren inguruko ikastaroa eman zieten. Ondoren,  kirolariak autografoak sinatzen aritu ziren denbora luzez. Ohore bat izan zen Aitxurikoentzat Espainiako Kopa txapeldunak beraien eskolan izatea.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa