Eskolarteko bertsolarien kanporaketa Lazkaon

Gipuzkoako Eskolarteko 33. Bertsolari Txapelketaren sailkatze fasea Lazkaon osatuko da, bihar. Laugarren eta azken kanporaketa jokatuko da, 15:00etan hasita. Bertsopaperak ikastolan idatziko dituzte, eta bat-batekoa Arerian. Gaztetxoetan —14 urte arte— hiru talde ariko dira: Goierri-Ordizia (Iraitz Sarasola, Oier Ibartzabal, Gartxot Ramirez eta Ane Beloki), Zarautz D eta Hernani B. Helduetan —15-18 urte—, bakarka, hauek: Aitor Irastortza (Zaldibia), Gemma Urteaga (Beasain), Iñaki Rezusta (Ormaiztegi), Mikel Tapia eta Paul Iruretagoiena (Ataun), Mikel Oria (Zerain), Aitor Balerdi (Hernani) eta Jon Gurrutxaga (Azpeitia).
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa