Ikusleentzako aholkuak

Igandean jokatuko den Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren antolatzaileek, hainbat ohar eta gomendio eman dizkiete proba ikustera joateko asmoa dutenei:
  • Otzaurteko errepidea itxita egongo da 9:00ak eta 10:00ak artean, harik eta azken korrikalaria portutik pasa arte.
  • Ibilbidean zehar jarrita dauden seinaleak errespetatu behar dira, eta probaren antolakuntzan laguntzen duten boluntarioek esandakoari kasu egin.
  • Lasterketa ez da bukatzen azken partehartzailea helmugara iritsi arte.
  • Natura eta ingurunea zaindu behar da. Horregatik, ez da zakarrik bota behar.
  • Proba ikusteko interesgune nagusiak honakoak dira: Otzaurte, Aratz, San Adrian, Sancti Spiritu, Aizkorri, Aitxuri, Urbia, Andraitz eta Oazurtza.
  • Puntu horietako askotan elurra dago oraindik, beraz, ikusleak ere mendirako erropa egokiekin eta ondo jantzita joatea gomendatzen da.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa