Presoen aldeko Bertso Jaialdia
Igande honetan, ekainak 9, presoen aldeko bertso jaialdia egingo da Urretxuko Labeaga aretoan arratsaldeko 18:00etan, Herrira elkarteak antolatuta. Iker Iriarte gai jartzailearen gidaritzapean honako bertsolariek hartuko dute parte: Onintza Enbeita, Beñat Gaztelumendi, Maialen Akizu, Aitzol Barandiaran, Amaia Iturriotz, Julio Soto, Alaia Martin eta Arkaitz Estiballes. Aukera paregabea bertso saio eder batez gozatzeaz gain, presoen senideei laguntza txiki bat emateko. Eta hori nahikoa ez balitz, Urretxu-Zumarragako bertso-eskolako bi perlatxo hauek (Maialen eta Amaia) ur handitan igerian ikusteko.













