Dantza Zati Erraldoia egin dute Gure Esku Dago festaren barruan

Gure Esku Dago festa arrakastatsua izaten ari da Beasainen. Eguerditik hasi dira festan autordeterminazio eskubidearen alde. Musikariek lagunduta poteatu dute lehenik eta plaza azpian bazkaldu dute 200 lagun baino gehiagok, elkarteek lehiaketa moduan prestatutako menua.

Gure Esku Dago festa arrakastatsua izaten ari da Beasainen. Eguerditik hasi dira festan autordeterminazio eskubidearen alde. Musikariek lagunduta poteatu dute lehenik eta plaza azpian bazkaldu dute 200 lagun baino gehiagok, elkarteek lehiaketa moduan prestatutako menua. Bazkalostean Zaldibiako txistularien doinuek alaitu dute giroa, Dantza Zati Erraldoia entseatzen hasi aurretik. Behin entseguak eginda, plaza bete dantzari aritu dira dantzan abesti bera behin eta berriro. Euskal Herriko txoko askotatik inguratu da jendea dantzara; tartean Dantza Zati Bat grabatu duten taldeak ere bai. “Oilo ipurdiarekin aritu naiz dantzan” zioten batek baino gehiagok, halako jendetza batuta dantzan ikusita. Orain hamabi etxe ezberdinetako sagardoa dastatzen ari dira Bideluzeko zubian, taloz lagunduta eta laster hasiko da Patxi eta konpainiaren erromeria, festari amaiera dantzan emateko.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa