Atez atekoari aukera bat emateko eskatu du Sasieta Mankomunitateak

Hondakinak atez ate biltzeko sistemari "aukera bat" emateko eskatu du Sasieta Mankomunitateak, sistema honen inguruan egin duen bideo baten bidez. Bertan, goierritarrok sortzen ditugun hondakinen inguruko datuak emateaz gainera, atez atekoa zer den eta dagoeneko erabiltzen duten herrietan zer nolako esperientzia izan den azaltzen dute, herritarren zuzeneko testigantzen bidez.

Hondakinak atez ate biltzeko sistemari “aukera bat” emateko eskatu du Sasieta Mankomunitateak, sistema honen inguruan egin duen bideo baten bidez. Bertan, goierritarrok sortzen ditugun hondakinen inguruko datuak emateaz gainera, atez atekoa zer den eta dagoeneko erabiltzen duten herrietan zer nolako esperientzia izan den azaltzen dute, herritarren zuzeneko testigantzen bidez. Sasieta Mankomunitateak emandako datuen arabera, goierritar bakoitzak, bataz beste, 382 kilo hondakin sortzen ditu urteko. Sortutako hondakinen %40 inguru birziklatzen da Goierrin, baina kopuru hori %80koa ere izan daitekeela azpimarratu dute, hondakinak gaika sailkatu eta bilduz gero. Zentzu horretan, hondakinak gaika biltzeko eredu eraginkorrago bat ezartzeko bideragarritasun azterketa egin du Sasietak, eta azterketa horren “emaitzak argiak dira”. Polemikak alde batera utzita, eredu guztien artean emaitza onenak ematen dituen sistema atez ateko bilketa dela ondorioztatu dute. Atez ateko bilketa erabiltzen duten beste hiri eta herrialde batzuei ere egiten diete erreferentzia, eta Kataluniako La Plana mankomunitatearen kasua kontatzen dute, Jordi Baucells Taradelleko alkateordearen (CiU) hitzetan. Han, kolore eta ideologia ezberdinek bat egin eta atez atekoaren aldeko apustua egin dutela azaldu du, eta horrek emaitza onak eman dituela.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa