Joseba Segurola gogoan izan dute, preso hartu zuteneko 10. urtemugan

Joseba Segurola Pifo preso politiko urretxuarra gogoan izan dute haren jaioterrian, preso hartu zuteneko 10. urtemuga dela eta. Ostiral iluntzean egindako ekitaldian herritar ugarik hartu zuten parte, baita bertako bertsolari, musikari eta dantzariek ere; ekitaldia eta afaria egin zituzten, besteak beste. Egun Murtziako kartzelan dago Segurola, jaioterritik 800 kilometrora.

Joseba Segurola Pifo preso politiko urretxuarra gogoan izan dute haren jaioterrian, preso hartu zuteneko 10. urtemuga dela eta. Ostiral iluntzean egindako ekitaldian herritar ugarik hartu zuten parte, baita bertako bertsolari, musikari eta dantzariek ere; ekitaldia eta afaria egin zituzten, besteak beste. Egun Murtziako kartzelan dago Segurola, jaioterritik 800 kilometrora. Segurola ez ezik, Parot dotrina dela eta, kartzela zigorra beteta izan arren preso jarraitzen dituztenak ere gogoan izan zituzten, bereziki Goierri garaikoak diren Gonzalo Rodriguez, Kepa Solana eta Juan Inazio Delgado. Ekitaldiekin batera, Parot dotrinari buruzko ‘liburu ibiltaria’ ere Urretxu-Zumarragara ekarri dute egunotan; bertan, norberak bere testigantzak eta mezuak idatz ditzake.  
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa