Bizikleta martxan ehunka gaztetxok parte hartu dute Beasainen

IMG_20130920_105801Beasaingo Udalak antolatuta, bizikleta martxa egin dute gaur goizean Beasaingo ikastetxe ezberdinetako ehunka haurrek. Astelehenean hasi zen Mugi zaitez aire garbiago baten alde! Mugikortasun Astearen barruan egin dute martxa hau. Gaurko martxan ikastetxe ezberdinetako 5. eta 6. mailetako ikasleak parte hartu dute euriari aurre eginez, goizeko 10:30ean udaletxeko plazatik abiatuta. Orain, martxa amaituta, udaletxeak prestatutako hamaiketakoaz gozatuko dute.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa