Lizarrustin txondorra igandean piztuko dute

Gipuzkoako Parketxe Sareak Lizarrustiko aterpetxearen inguruan altxatu duen egur meta igandean 12:00etan piztuko dute. Ikatza egingo dute, txondorra urriaren 12ra arte egosten edukita. Txalapartariak eta bertsolariak izango dira etzi, pizteko erakustaldian. Ikazkintzako lanabes zaharren erakusketa ere jarriko dute, parketxean. Bisita gidatuak egiteko aukera izango da etzitik aurrera
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa