Udako Ikastaroetako ekitaldiak bukatzera doaz

Lazkaoko Maizpide euskaltegiaren 39. Udako Ikastaroetako kultura egitaraua aste honetan agortuko da. Bi ekitaldi geratzen dira. Gaur, 21:30ean, Gikitxaro antzerki taldeak 8 begi antzezlana egingo du, barnetegiko zinema-aretoan. Etzi, azkenik, Kuarto Txikiko Banda taldearekin batera kantu-afaria izango da, 20:30ean, Maizpideko jangelan. Uztailaren 3an hasi zen egitaraua.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa