Ezin izan du garaipena lortu Estanda Ordiziak denboraldiko lehen partidan

pnga_erakutsi-2 Larunbatean jokatu zuten Estanda Ordiziako neskek emakumezkoen areto futboleko bigarren mailako 2013-2014 denboraldiko lehen norgehiagoka. Bilbon izan zen partida, Tecuni Bilbo Salaren aurka; 5-3 galdu zuten goierritarrek. Estandako jokalariek norgehiagoka gogorra espero zuten arren; aurkariei aurre egiten jakin zuten. Emilio Ortiz entrenatzailearen arabera, hainbat jokalari bajan egoteak eragin nabarmena izan zuen: “fisikoki gutxiago izan ginen”. Hain zuzen ere, Leticia Diaz, Oihana Balerdi eta Ane Garmendia ez dira oraindik taldearekin jokatzen hasi aurreko denboralditik dituzten lesioak direla-eta. Era berean, Ane Izagirren beasaindarrak ere ezin izan zuen jokatu. Lehen mailarako igoera lortu ahal izateko play off-a jokatzea dute helburu Estanda Ordiziakoek. Horretarako, taldea bere osotasunean aritzea “beharrezko” ikusten du Ortiz entrenatzaileak. Hurrengo partida Ordizian izango da igande honetan Fisober FSF galiziarren aurka.      
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa