Aramako bake epailearen kargua berretsi dute
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak Aramako bake epaile karguaren izendapena berretsi du, atzo jakinarazi zuenez. Udalbatzak Jaione Bendoiro Aldasoro izendatu zuen, eta auzitegiak, ohiko prozedurari jarraituz, oniritzia eman dio izendapenari.













