Belar bolen plastikoak asteartean jasoko dituzte Ataunen eta Olaberrian
Sasieta Mankomunitateak asteartean, urriak 15, bilduko ditu Ataunen eta Olaberrian siloko belar bolen plastikoak. Olaberriari dagokionez, Irantzuagako eta Agerreko bidegurutzeetan, udal biltegi berrian eta Errekaldeko Aldabiako iturri ondoan utzi behar dira plastikoak. Ataunen, Otadi Zelai baserri ondoan, San Martinen mediku etxe atzean, Sukin Saltxeberriko bidegurutzean, Arratetan Agerrerako bidegurutzean, San Gregorion Intxaustiko zubian eta Lauztierrekan Arratiñeko bidegurutzean. Bezperan atera behar dira.













