Familia giroan bizikleta zaletasuna sustatzeko martxa egingo dute
Z-Z Urolako Trena Bizikletaz ekimenaren bederatzigarren aldia egingo dute larunbatean Urretxun eta Zumarragan. Goierri kirol elkarteko zikloturista taldeak antolatutako bizikleta martxa da, «familia guztiari» zuzenduta dagoena, Anjel Etxezarreta zikloturista taldeko arduradunak esan duenez. Bailaran bizikletaren erabilera sustatzea eta «familia giroan goiz aparta» igarotzea dira ekimenaren helburu nagusiak.












